Trigger
 
 

BISITALDI GIDATUAK

Bisitaldi jasangarri gidatuak antolatzen ditugu Euskal Herri osoan eta hizkuntza ezberdinetan. Hiriaren bisitaldi panoramikoarekin eman dakieke hasiera erdigunetik urrun dauden lekuak ezagutuz.

Bisitaldi guztiak mugikortasun mugatua dutenentzat molda daitezke hala eskatuta.

Pertsonalizatu zure bisitaldia.

Esaiguzu zer interesatzen zaizun eta aukera desberdinak eskeiniko dizkizugu.

EUSKAL HIRIBURUAK
 vitoria-gasteiz_02

Gasteiz

Ibilbidea oinez erdigune historikoan zehar.

Hirigintza mailan ongi antolatua eta ingurugiro aldetik kalitate handia ematen dion ‘eraztun berde’ batez inguratua, hiri honek badu kultur ondare aberatsa:Sta. Maria Katedrala, erdi aroko egituraketa, errenazimenduko jauregiak etabar..

Ibilbidea hiriaren bisitaldi panoramikoarekin hasi daiteke, urrunen aurkitzen diren lekuak ikusiz: Armentiako San Prudentzio Basilika, Eraztun Berdea…

 donostia_02

Donostia

Alde zaharraren bisitaldia, bere kale estuetako tabernetan hiri honen gastronomia bikainaren osagarri diren ‘pintxoak’ dastatzeko.

Portua eta bertako jatetxe tipikoak, Akuarioa eta Museoa; kontxako Badiaren irudi paregabea, Udaletxea eta bere jauregiak (Miramar, Aiete…) hiri honen iragan aristokratikoa gogora ekartzen digutenak.

Europako 2016ko Kultur Hiriburua izendatua.

 bilbao

Bilbo

Hiri honek badu, Guggenheim Museoaz gain, zer bisitatu: Alde Zaharra eta Areatza, bertan aurkitzen baitira Santiago Katedrala. Arriaga Antzokia eta San Anton Eliza eta Zubia…

Erreka bazterreko ibilbide abangoardista, hiriko zubiak eta arkitekturarik aurrenatuena miresteko, besteak beste Frank Ghery, Arata Isozaki, Santiago Calatrava edo Rafael Moneoren lanak.

 

BESTE ZENBAIT ESKUALDE
 hndarribia

Bidasoa-Txingudi

Hondarribia – Irun – Hendaya

Hondarribian Alde Zahar harresitua eta Marina bisitatuko ditugu. Arrantzaleen antzinako auzo honetako etxe koloretsuak tabernaz eta jatetxez josiak daude gaur egun.

Irunen Oiasso hiri erromatarra eta hegazti migrarien hezegunea den Plaiaundi Parke Ekologikoa daude.

Hendaian nabarmen dira bere hondartza handia, portua eta Abbadieren gaztelua, bere labar, baso eta zelaiekin.

 getaria

Euskal Kostaldea

Getaria – Pasai Donibane – Zarautz – Zumaia – Lekeitio – Ondarroa – Bermeo – Gaztelugatxeko San Juan…

Bisita desberdinak eskeintzen dira itsasertzeko herrietan, banan-banan zein udalerri desberdinak lotuz.

Eskeintza zabala dugu: portuak, hondartzak, labarrak, itsasargiak, bitxikeria geologikoak, bidezidorrak, ermitak (Gaztelugatxeko Doniene esaterako) eta elizak, eta gainera goi mailako gastronomia eta itsas bazterreko mahastietan jatorria duen ardo zuria, txakolina.

 antigua

Hiru Santutegien Ibilbidea

Loiolaetaria – Antigua – Arantzazu

Hiru tenplu nagusiak bisitatzen dituen ibilbidea:

Loiolako Santutegia, Azpeitian dago kokaturik eta bertako dorretxean Iñigo Loiolakoa jaio zen 1491n. Antiguako Ermita, Zumarragako Beloki mendian dago, bere zurezko sabai bilbatua erakutsiz.

Arantzazuko Santutegia, XV.mendean Andra Maria agertu zen lekuan dago, Oñatin. Hiru lekuok biltzen dituen ibilbidea hau Loiolako San Inazioak bere erromesaldi luzean burutu zuen lehenengo etapa da.


line