Trigger
 
 

TURISTA ARDURATSUAREN PRINTZIPIOAK

1. Ahal den neurrian, aukeratu ingurugiroarekiko begirunea azaltzen duten Turismo eragile, aire konpainia eta hotelak.

2. Zure alojamendutik irteterakoan itxi ur txorrota, itzali aire girotua edo berogailua eta argiak. Horrela baliabide urriak diren ura eta energía aurreztuko dituzu.

3. Zure helmugan, saiatu bertako ohituretara moldatzen, zure aztura eta bizimodua ezarri gabe.

4. Zure oporraldia ordaindu baduzu ere, onartu zauden tokiko arauak. Ez eskatu lehentasunik ez eta tratu berezirik eta ez azaldu harropuzkeriarik edota jarrera iraingarririk.

5. Jarri harremanetan bertako bizilagunekin era egokian, aurreritzi eta estereotiporik gabe.

6. Erabili garraio publikoa, ingurugiroaren zaintzan lagunduko duzu eta.

7. Dastatu eta gozatu lekuko gastronomia. Baduzu zeurea urte osoan zehar.

8. Babestu bertako kultura, produktuak eta artisautza.

9. Ez utzi zure aztarnarik bisitatzen duzun lekuan. Eraman zure zaborra dagokion ontzia topatu arte.

10. Ez eraman ‘oroitgarririk’ natur guneetatik edo alkeologi aztarnategietatik.

11. Naturan zabiltzanean saiatu ez irteten xendetatik. Ez molestatu landare eta animaliarik ez eta kaltetu beren bizilekuak.

12. Jendea ez da paisaiaren partea. Eskaiezu baimena beti argazkiak egin aurretik.

13. Bisitatu lekuak gidari aditu batekin, tokian tokikoa bada, hobe.


line