Trigger
 
 

ZERTARAKO GIDARIA?

Turista askorentzat hiri/herrialde baten lehen visita-txartela (batzutan, lehen eta bakarra) bertako gidaria izan ohi da.

Danok bisita dezakegu gure aldetik leku, monumento edota eskualde bat, baina gidari baten eskutik iritsiko gara benetan ulertzera bisitatzen duguna.

Gidariak ditugu ondarearen transmisio, balorazio eta interpretazio eragile turistikoen artean, agian garrantzitsuenak, beraiek baitira bisitariarekin kontaktu zuzenean daudenak. Horrexegatik du hain garrantzi handia gidaria turismo arduratsuaren inguruan formatuta eta kontzientziatuta egoteak.


Victoria_plaza

¿ZERGATIK GIDARI TOKIKO?
¿ZERGATIK GIDARI JASANGARRIA?

Tokian tokiko gidariak:

Badu eskarmentu handia herri edo  herrialdean.

Bisitariak ulertu eta gozatzeko azaltzen du bisitatutako lekua.

Bere lurra bizi eta sentitzen du, eta gauza da bere balioak eta bere bizilagunen sentipenak transmititzeko.

Bere bisitaldia dibertsifikatzeko gaitasuna du, azalpen historikoak, artistikoak txandakatuz, gertaerak, ohiturak, tradizioak kontatuz…

Eskualdearen ondarea sustatzen du, bisitaria bere aisialdian bisitak egitera bultzatuz.

Duen denbora benetan interesgarriak diren lekuetan erabiltzen du.

Zuzen gidatzen du autobus gidaria, baimendutako aparkalekuak zehaztuz, horrela visita samurragoa izan dadin.

Bisitatzen den lekua menperatzen du eta ongi moldatzen da herri-lanen edo trafikoaren baldintzetara, baita balizko aldaketetara ere.

Badu ahalmenik leku edo esparru bereko beste zenbait bisitetara egokitzeko, horrela jendetzak ekidituz.

Oso ongi ezagutzen ditu distantziak, taldeen erritmoa eta jendearen martxa kontrolpean ditu; horrela adostutako ordutegi eta ibilbideak betez

Bertako gidari jasangarriak gainera:

Tokiko ekonomia sustatzen du, bertako produktuei buruzko informazioa eta aholkuak emanez, ekoizle txikiaren alde jokatuz.

Hiriaren eta turistaren arteko eragile zuzena izanik, ondarea interpretatzen du, honen balioa turistarengana helaraziz.

Badu formazio eta ardura ondarearen zaintzan, ingurugiroaren defentsan (aldaketa klimatikoaren aurrean) eta eskualdearen baliabideetan.

Era aktiboan laguntzen du turistaren sentsibilizazioan lekuko bizilagunen, ingurugiroaren eta ohiturekiko begirunean… eta haren ingurugiro hezkuntzan.

Bisitariaren eta hiri/herrialdearen arteko lotura izanik, baloreak erakusten ditu, ohiturak eta tradizioak trasmititzen ditu, bertakoekin harremanetan jarriz (hizkuntza).

Herrialde bateko leku ezezagunak sustatzen ditu.

Salneurri duineko erosketak sustatzen ditu, baita bertako slowfood, 0km, gastronomia ekologikoa.

Ekologikoagoa den garraio publikoa sustatzen du.

 

line